martes, 19 de marzo de 2013

Euskal selekzioa 2013

Euskal Selekzioa abian, 2013


 
Beste urtebetez jarri dira martxan mendiko lasterketak eta horiekin batera abiatu da Euskal Herriko mendi lasterketetako selekzioa.
Aurten Arriarango (Beasain) lasterketan hasi du bere denboraldia selekzioak. Bertan egin du aurkezpen ofiziala. Korrikalarien artean Jokin Lizeaga,Fernando Etxegarai, Oier Ariznabarreta, Aritz Egea, Imanol Goñi, Iñaki Mendizabal, Hassan Ait Chaou,  Aitziber Ibarbia, Elena Calvillo eta Nerea Amilibia izango dira momentuz selekzioan. Momentuz diogu,taldea ez baitago “itxita”, guztiz osatu gabe dago oraindik. Lasterketek eta denboraldiak aurrera egin ahala ikusiko da korrikalari hauek guztiek  nola erantzuten duten eta ebeste inor nabarmentzen den. Hautatzaile lanetan Eneko Aliende eta Oihana Azkorbebeitia arituko gara. Nobedade gisa, aurten selekzioak fisioterapeuta bat izango du bere zerbitzura, Saioa Soraluze.
Babesleei dagokienez Ternua, Ibaimendi, Maxim etaSkoda Auto izango ditugu gurekin.
Arriarangoa egun osoko ekitaldia izan zen Euskal selekzioarentzat. Goizean bertako umeekin jolasak, argazkiak babesleekin, prentsaurrekoa, bazkariederra, eta arratsaldeko lauretan lasterketa.
Eta ezin hobeto hasi zuten selekziokoek denboraldia Arriaranen. Mutiletan Oier Ariznabarreta izan zen garailea. Bere atzetik, podiuma osatuz, Aritz Egea eta Imanol Goñi sailkatu ziren hurrenez hurren; nesketan Maite Maiorak jantzi zuen txapela.  Aitziber Ibarbia sailkatu zen bigarren eta Nerea Amilibiahirugarren.
Gure aldetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkieguBealak taldeari, Beasaingo Udalari eta Arriarango jendeari aurkezpen ekitaldi hau aurrera eramaten laguntzeagatik eta Ternua, Ibaimendi, Maxim etaSkoda Auto Menabi laguntzaileei beren babesa emateagatik.

La Euskal Selekzioa en marcha 2013.

Otro año más se han puesto en marcha las carreras de montaña y con ellas la Selección Vasca de carreras por montaña.

Este año la selección ha comenzado en la carrera de Arriaran (Beasain). Allí ha hecho la presentación oficial. Entre los corredores de momento estarán Jokin Lizeaga, Fernando Etxegarai, Oier Arriznabarreta, Aritz Egea, Imanol Goñi, Iñaki Mendizabal, Hassan Ait Chaou, Aitziber Ibarbia, Elena Calvillo y Nerea Amilibia. Decimos de momento ya que el equipo está sin cerrar, esta sin cerrar del todo. A medida que avanza la temporada y las carreras, veremos como responden todos estos corredores y si algún otro corredor destaca. En el puesto de seleccionadores estaremos Eneko Aliende y Oihana Azkorbebeitia. Como novedad la selección tendrá el apoyo de Saioa Soraluze Fisioterapeuta.
 
En cuanto a patrocinadores Ternua, Ibaimendi, Maxim y Skoda estarán con nosotros.
 
En Arriaran ha sido un acto de todo el día para la selección. A la mañana juegos con los niñ@s de la zona, fotos para los patrocinadores, rueda de prensa, una fantástica comida y a las 4 de la tarde carrera.
 
No podía haber empezado de mejor manera la temporada. En categoría masculina Oier Arriznabarreta se hizo con la victoria seguido de Aritz Egea y Imanol Goñi respectivamente. En femenina, Maite Maiora se hizo con la txapela, Aitziber se clasifico en segundo puesto y Nerea Amilibia fue tercera.
Por nuestra parte agradecer a Bealak, al ayuntamiento de Beasain y a los vecinos de Arriaran por facilitar el acto de presentación y a los patrocinadores por la ayuda, Ternua, Ibaimendi, Maxim  y Autos Skoda Menabi.

No hay comentarios: